2010/03/08

Martxoaren 8an manifestazioa burutzea legez kanpo egon zenekoa

Hauteskundeak deitu zituzten Martxoaren 9rako, eta historikoki emakumeen eguna den Martxoaren 8an manifestazioa burutzea legez kanpoko bilakatu zen bapatean, pentsatzeko eguna zela eta. Iruñean gainera, gaztelu plazan hainbat emakumek jipoi galantak jaso zituen polizia espainiarraren partetik hainbat bideotan ikus daitekeen eran.
Honen ondotik, hainbat emakume egun horretako ordu eta toki desberdinetan identifikatuak izan ziren. Atarrabiako 14 emakumeren kasua izan da hau. Eta horrela, protesta egiteko pegatina bat egin genuen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario