Aiora Kintana bilbotarrak teknologia, artea, sormena eta bitxikeriak aipatzen dizkigu bere webgunean, eta gainera euskaraz. Arte munduko notiziak eta proiektu berriak aurki ditzakegu bere webgunean, eta zinez interesgarriak dira. Hona hemen lotura: http://www.aiorakintana.com/
Aste honetan bertan www.irratia.com irrati digitaleko saio batetan bere proiektu berriaz mintzatu dira www.isuriarte.com.
Isuri artea, hezkuntza eta partaidetza sozialean oinarritzen diren proiektuak garatzen dituen kultur elkarte bat da. Kontzeptu hauek era ireki eta zabal batean ulertzen dituzte eta neurrira eginiko proposamenak sustatzen dituzte.
Zerbitzu integralak eskaintzen dituen elkarte kultual bat da Isuri: tailerren diseinu eta ekoizpena, aholkularitza lana, material pedagogikoen prestaketa eta ekintza kulturalen ekoizpena.

No hay comentarios:
Publicar un comentario