2010/02/28

PREST GAUDE! Martxoaren 8ko kartel irabazlea

Arrasateko lagun baten bidez jakin nuen Martxoaren 8-rako kartel lehiaketa ospatzen zela Arrasaten, eta antza denez nahiko errotua dagoen lehiaketa dela.

Aurtengo leloa "Prest gaude!" zen eta oinarrietan azaltzen zen eran honako hau adierazi behar zuen:

    * Martxoak 8ko XIII. Kartel Lehiaketako leloa: Prest gaude!.
    * 2010. urteko Martxoak 8ko Kartel Lehiaketan, emakumeok dagozkigun eskubideen jabe egiteko prest gaudela nabarmendu nahi dugu, mendeetako borroken ondoren.

 Ideia honi jarraiki, emakumeen indarra erakutsiko lukeen kartel bat egitea otu zitzaidan, abstrakzioan erori gabe zuzena izango zena. Honetarako "we can do it!" feminista amerikarren kartel famatuak inspiratu ninduen.


Baina ideiari gaurkotasuna eman behar nion, gaur egungo emakume gazte bat kokatu eta gainera, indarraren zentzua urteetako tesi feminista desberdinen lorpen gisa erakutsi. Honetarako liburuetara jo nuen batetik: azken  urteetako "king-kong teoria" eta Itziar zigaren "Devenir Perra" liburuak aukeratu nituen postfeminismoaren ikur gisa. Bestetik, feminismoaren oinarrietara joz, Simone Beauvoiren aurpegia duen txapa bat jarri diot soinean, eta bigarren txapa gure ama guztiei ohore egiteko, Euskal Herriko emakume langile guzti horiei: "nik maite ditut gure amak", "I love NY"-en estiloan.


52 lan aurkeztu dira eta antolatzaileak oso  pozik azaldu dira martxoaren 8ko egitaraua aurkezteko prentsaurrean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario