Nabarrerian lanean ibili naizenean Gaindegiaren urteko txostena maketatzea tokatu zait. Fernando nire lankidearekin batera, testua, irudia eta hainbat grafika jasotzen dituen argitalpen mardul hau burutu dut.
Lan honetako zailtasunik handienak honako hauek izan dira:
- Lana lau hizkuntzatan egin denez (euskara, ingelera, gaztelera, frantsesa), maketazio bera hizkuntza desberdinetan, eta beraz, karaktere kopuru desberdinetan enkajatzea.
- Lana lantaldean egitea: ordenagailu desberdinetatik, partekatzea, ongi koordinatzea.
- Orrialde kopurua eta hizkuntza desberdinen erabilera izaki, zuzenketa piloa egin behar izan ditugu etengabe. Artxiboak berrituz, moldaketak atzera eta aurrera eginaz...
Gaindegiaren 5.urteurreneko logotipoa eta portada ere neuk eginak dira.

No hay comentarios:
Publicar un comentario