2010/01/16

ZORTZI taberna eta jatetxea

ZORTZI tabernaren nortasun irudia eta aplikazioak burutu nituen 2008an. Taberna Julen Gerrero futbol jokalariarena zen eta alokairuan jarri zuenean ugazaba berriek irudia berritu nahi izan zuten.

Zamudioko poligonoan kokatua dagoen bi pisutako lokal handia zen berritu beharrekoa, eta zailtasun nagusia espazio desberdinen nortasun bateratasuna zen batetik; espazio desberdinen bereiztea bestetik.

Batu eta era berean bereizi beharreko espazioak honakoak: taberna, menu jantokia, karta jantokia.

Lehenbizi zortzi izenarekin imagotipo berria sortu genuen. Futbol kamisetako zenbaki sendoa, ostalaritzako pictograma trazatuekin.
Ondoren espazioen bereizpena koloreen bidez: gorria eta zuria batetik; urdina eta zuria bestetik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario