2010/01/16

Olañeta eta o´clock de Olañetarako gabonetako postala




Saioa Olmoren ideatomics estudioan praktikak egiten aritu nintzenean, Olañeta arropa dendarako gabonetako postala egin nuen. Gabonetako postal huts bat baino, bere bezero fidelenak saritzeko tresna komertzial garrantzitsua zen postala: erregeen osteko beherapenetara itsaron beharrean, errege eguna baino lehen beherapenetaz gozatzeko aukera ematen baitzuen postalak.
Lan honetatik bi ikaspen atera nituen:
1. Postal soil bat estrategia komertzial garrantzitsua izan daiteke ekintza batekin laguntzen baduzu. Kasu honetan dendan erosketak egitera gonbidatzen zintuen.
2. Inprentako paperaren tamaina aprobetxatuz, postala egitean soberan zeuden iskinen bidez urte berrirako poltsikoko egutegi bat eta erregela bat sortu genituen, dendan opari gisa eskaintzeko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario