2010/01/16

EUSKARASHOWArako kartel-foiletoa

Euskarashowa Getxon burutzen den karaoke interkulturala da. Kasu honetan FunkyProiecktsekin batera garatu nuen lana. Egitekoa bi tintatan A3 tamainako kartel-foileto bat. Berebaitan barnebildu behar zituen izen emateko eta parte hartzeko instruklzioak, eta promozio kartela.

Formatua dirua aurrezteko pentsatua zegoen, kartela eta instrukzioen foiletoa produktu bakarrean, 2 tintatan.

Erronka nagusiak bi izan ziren:
  1. Formatua ongi enkajatzea. Foiletoaren irekitze eta irakurtze logika mantentzea.
  2. Intrukzioak oso era bisualean ematea ilustrazio grafiko sinplifikatu eta esanguratsuak sortuz.

    Ikus bideoa hemen
    Euskarashowa egitasmoari buruzko informazio gehiago hemen

      No hay comentarios:

      Publicar un comentario