
Aste Nagusirako egindako bi kartel aipagarriak iruditzen zaizkit, 2006 eta 2008koak.
20 finalisten artean eta 6 finalisten artean sailkatuak hurrenez hurren.
2006an (artean oraindik diseinu grafikoa ikasten ari nintzen) Paula Scher diseinalariaren lana izan nuen aztergai historiako ikasgaian. Asko gustatu zitzaidan diseinalaria izan zen, eta aste nagusirako kartelean bere lan baten parodia bat egitea erabaki nuen. Zer den parodia bat egitea? Beste garai batetako arte lan bat hartu eta, era bat plagiatu gabe, garai berrietara egokitzea, hastapenetako zentzuan oinarriturik zentzu berria emanez. Nire kasuan Toulus Loutrecken erakusketa batetarako Paula Scherrek egindako tipografia bidezko kartel bat hartu eta Mari Jaia Parisko putetxeetako la Goulem bailitzan interpretatu nuen. Ez al da bada, "puta" bat parrandazalea den emakume musugorria? Bere gona azpian etengabe jendea sartzen zaiona? Zergatik ez jarri Toulus Loutrecek margotutako putaren hankak Mari Jaiari?


No hay comentarios:
Publicar un comentario