2010/01/16

11 telebistarako kanpaina gráfico koordinatua

Bilboko 11 telebistaren aurkezpena egiteko promozio kanpaina grafikoa diseinatu genuen. Txekunekin batera eta 11ko kideekin elkarlanean jardun genuen honetarako.
11 zenbakiarekin jolastuz, jendeak parte hartzeko lehiaketa bat antolatu genuen.

Era horretan, telebista deskribatuko zuten 11 elementu definitu nahi ziren lehiaketa bidez. Horrela bada, bilboko euskarazko telebista berria definituko luketen animalia bat, jaki bat, edari bat, bandera bat, etorkizuneko albiste bat, toki bat, garraiobide bat, oinetako parea, dantza bat, pertsonaia bat eta ... hautatu beharko ziren.

121 ilustrazio burutu genituen: 11 kandidatura, 11 kategoriatarako.



Hortik aurrera, parte hartzeko bideak eraikitzea izan zen gure lana: prentsa albisteetan internet bidez eta telefono mugikorren bidez parte hartzeko bideak ireki genituen; eta horrez gain hainbat saltokitan (elkar dendak, euskaltelen saltokiak, kafe antzokia eta aekren guneetan...) papeleta bidez bozkatzeko urnak kokatu genituen eta kalera ere atera ginen jendeari bere iritzia eskatzeko.






No hay comentarios:

Publicar un comentario